No products

0,00 € Fiskalitatea
0,00 € Guztira

Prezioak zergak dira

Checkout

Información y reservas +34946 456 000

Menu

Gazta erdia 13.000 €-gatik? Idiazabal gazta, bere sekretuak eta dastatzea Goierrin

Ikasi non egiten den munduko Idiazabal gaztarik garestiena.

30,00 €

Segurako Erdi Aroko herritik 5 minutura Ondarre baserria aurkituko dugu; han Idiazabal JDko gaztak egiten dira duela 200 urte baino gehiago.
Hamaika sari garrantzitsu irabazi dituzte. Haien azken gazta irabazlea 13.050 €-ren truke jarri zen enkantean, hori huskeria!… seguruenik, munduko gaztarik garestiena izango da.
Goiburutarren familiak pozik hartuko zaitu zelai berdez inguratutako beren etxeko atari ederrean, atzean Aizkorriko mendilerroa dagoela, eta atsegin handiz erakutsiko dizu egunero egiten duten lana eta haren ondorioa: gazta.
Historia honetako protagonista handiak ere ezagutuko dituzu, ardi latxak, baita jasotzen dituzten zainketa guztiak ere, beti tradizioari jarraikiz.
Gaztandegia eta baserria ezagutu ostean zuk zeuk gazta bat egiteko aukera izango duzu.
Bisitaldiari amaiera emateko, bi gazta mota dastatuko ditugu: gazta krema bat eta zeuk aurrez eginiko gazta. Guztia etxean eginiko sagar gozokiarekin, urarekin, sagardoarekin eta baserriko ogiarekin lagunduta.

Ez dago iradokizunik momentuz.

Iradokizun bat egiten lehena izan! !

Write your review

Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Hotelerik behar ahal duzu?

Zure egonaldirako hotelik bilatzen ari zara? Hotelik esklusiboenetetik aukerarik merkeenetara eskaini ahal dizugu.

Bai, hotel bat behar dut. Erosten jarraitu nahi dut. Erosketa bukatu nahi dut.

Galderarik? Gurekin kontaktatu