No products

0,00 € Fiskalitatea
0,00 € Guztira

Prezioak zergak dira

Checkout

Información y reservas +34946 456 000

Menu

Espeleologoa egun batez Oñatiko Arrikrutz kobetan.

Espeleologia tailerra bi gidari aditurekin Oñatiko Arrikrutz kobetan. Bisita publikorako egokitu gabeko galerietan egingo da.

50,00 €

Euskal Herriak, bere barrenetan, leize eta galeriaz osaturiko paradisu ikaragarria gordetzen du, mundu osoan ezaguna, haren balio geologiko, arkeologiko eta paleontologikoagatik. Kobazuloen mundu miresgarrian murgiltzeaz gain, espeleologoen lana ezagutzeko aukera emango dizu esperientziak.

Aizkorriren magalean dago Arrikrutz –Euskal Autonomia Erkidegoko mendirik altuenetarikoan–, Oñati ondoan. Lur azpian 14 kilometro baino gehiagoko galeriak dituela, bene-benetako altxorra da espeleo-logiazaleentzat. Jaitsi 50 metro baino sakonago, lilura zaitez lurrazpiko ibaiarekin, estalaktitekin eta aurkikuntza paleontologikoekin (pantera, hartz eta haitzuloetako lehoien eskeletoak), ibil zaitez arrastaka leizearen barruan, lagundu gidariei puntu topografikoak hartzen edo haitzuloetako fauna berezia identifikatzen. Azken finean, izan zaitez espeleologo egun batez bi gidari adituk lagunduta... Ez zaizu damutuko!

Ez dago iradokizunik momentuz.

Iradokizun bat egiten lehena izan! !

Write your review

Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Hotelerik behar ahal duzu?

Zure egonaldirako hotelik bilatzen ari zara? Hotelik esklusiboenetetik aukerarik merkeenetara eskaini ahal dizugu.

Bai, hotel bat behar dut. Erosten jarraitu nahi dut. Erosketa bukatu nahi dut.

Galderarik? Gurekin kontaktatu