No products

0,00 € Fiskalitatea
0,00 € Guztira

Prezioak zergak dira

Checkout

Información y reservas +34946 456 000

Menu

Euskal Kostaldeko Geoparkeko Flyscharen Ibilbidea

Ibilbide gidatua itsasontziz Zumaiatik abiatuta kostaldean eta flyscharen labar ikusgarrietan. Gainera, geldialdia egingo da Mutriku arrantzale herrian.

25,00 €

Euskal Kostaleko Geoparkean biziko dugu geure esperientzia, lurraren historiaren 60 milioi urteen lekuko izateko aukera emango diguten itsaslabar liluragarrien artean.

Zumaiatik Mutrikura joango gara, itsasoz; Debatik igarota. Itsaslabarretan, planetako santutegi geologiko handienetako baten sekretuak ezagutuko ditugu, eta arrokei esker, hamaika gertakariren berri izango dugu; esaterako, dinosauroen desagertzearen berri.

Gida espezializatu baten eskutik, lur hau itsasoarekin lotu duten bizimoduak eta tradizioak ezagutuko ditugu: Zumaiako ontzigintza, Debako merkataritza eta Mutrikuko balea arrantza.

Mutrikun lur hartuko dugu, itsas zaporeko herrian. Bertan, 45 minutuko atsedena egingo dugu, eta portua zein hirigune historikoa, multzo monumental izendatutakoa, ikusteko aukera izango dugu.

Hizkuntza
Josefran Izpizua Lazkano - 2016-05-18
Ez da "itsasotik eta lurretik" ITSASOZ ETA LEHORREZ baizik.
"desembarcar" ez da "lurra hartu" (aterrizar), LEHORRERATU baizik.
Eta eskaintza asko edo gutxi, zerbait falta da esukaratzeko!

Please, write your review !

Write your review

Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Hotelerik behar ahal duzu?

Zure egonaldirako hotelik bilatzen ari zara? Hotelik esklusiboenetetik aukerarik merkeenetara eskaini ahal dizugu.

Bai, hotel bat behar dut. Erosten jarraitu nahi dut. Erosketa bukatu nahi dut.

Galderarik? Gurekin kontaktatu