No products

0,00 € Fiskalitatea
0,00 € Guztira

Prezioak zergak dira

Checkout

Información y reservas +34946 456 000

Menu

Itsas paisaiak, Bizkaiko kostan, Ebikerekin

Ibilbide gidatua, bizikleta elektrikoan, Bizkaiko kostaldeko ingurune ederrenetako batean zehar. Gainera, egiazko euskal gastronomia dastatzeko eta hartaz gozatzeko aukera ere izango duzu.

54,00 €

Ibilbide zirkularra, bizikleta elektrikoan; hots, edonorentzat erabilerraza eta irisgarria den ibilgailuan. Denbora gutxian topera gozatu ahal izango duzu gure lurraz, modu osasungarri eta iraunkor batean.
Getxoko Turismo Bulegotik abiatuko gara (Ereaga hondartzan dago), bizikleta gainean, tokiko gidari baten laguntzarekin. Bertan bidegorria hartu, eta Algorta zeharkatuko dugu. Aixerrotako errota zeharkatu, eta Bizkaiko kostaldeko labarretara hurbilduko gara, harik eta Sopelako hondartzetara iristen garen arte. Bidean, euskal kulturaren hamaikatxo itsas elezahar biltzen dituzten baserriak eta arrantzale herriak ezagutuko ditugu, zinez bereziak diren paisaiez gozatuz.
Itzuleran, Bizkaia Zubira joango gara, Unescok Gizadiaren Ondare izendatutakoa. Era berean, Getxoko etxe handien pasealekuan zehar ibiliko gara.
Azkenik, abiaburura itzuliko gara, eta Algortako Portu Zaharrean zizka-mizkak izango ditugu zain, pintxoekin tripazorriak baretzeko.

Ez dago iradokizunik momentuz.

Iradokizun bat egiten lehena izan! !

Write your review

Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Hotelerik behar ahal duzu?

Zure egonaldirako hotelik bilatzen ari zara? Hotelik esklusiboenetetik aukerarik merkeenetara eskaini ahal dizugu.

Bai, hotel bat behar dut. Erosten jarraitu nahi dut. Erosketa bukatu nahi dut.

Galderarik? Gurekin kontaktatu